XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
SARRERA Gorago esan denez ondoko ekinaldietarako aurrelana izan zen, nagusiki, Belokeko jardunaldian aurkeztu eta landuriko materiala.Elkarte-mota bakoitzaren zer-nolakoez ez zen ekinaldi hartan, asmoa ere besterik zenez, aipamen zehatz handirik egin.
Alde horretatik Plentziako jardunaldietan eman dio LEF Batzordeak, ondoko bizpahiru urtetan egin gogo duenaren erakuskari, hitz elkartuen banan banako azterketari hasiera.
Belokeko erizpide-sortan eta sailkapen-saioan oinarrituz, eta adibidetegiak eskaintzen duen informazioa kontuan izanik, 18 elkarte-motetarik bost landu dira bertan: Beloken erabaki bezala ustez erosoenak gerta zitezkeen bostak, hain zuzen; hots, sailkapen-zerrendako XIII, XIV, XV, XVI eta XVII.ak.
Elkarte-mota horietariko bakoitzaz atal bana eskaintzen da ondoren.
Plentziako jardunaldietara talde eragileak gai horietaz aurkezturiko txostenak dira, funtsean, hemengo material hauek
Talde eragileak osorik bere gain hartzen du halere, kargak arintzearren inoren lepotik jardun gabe, ohar-onarpen eta birmoldaketa horretan legokiokeen erantzukizun-ardura.